Sugeen garrantziaz hitzaldia izango da gaur Ataungo Aian

Ataungo sugeak hitzaldia eta ikastaroa gidatuko ditu Arantzadi zientzia elkarteko Iñaki Romero adituak, gaur, Ataunen. Aiako Haitzarri elkartean da, 18:00etan. Sugeek ingurumenean eragiten dituzten onurak nabarmenduko ditu, naturan agertzen hasi direla eta.