Igor Elortzaren eta Rafa Ruedaren 'Anonime Popular' ikuskizuna Legazpin
Latxartegi aretoan izango da, 19:00etan. Sarrerak salgai daude on line, baina emanaldia hasi baino ordu bete lehenago ere erosi ahal izango dira, leihatilan, 10 euroan.
Legazpiko Bertso-Olariak elkarteak antolatuta, bihar Anonyme Popular ikuskizuna eskainiko dute Latxartegi aretoan, 19:00etan. Ikus-entzunezko bertsoak dira lanaren mamia, eta bertan Igor Elortza Aranoaren hitzak eta ahotsa, Rafa Rueda Etxeberriaren doinuak eta soinuak, eta Kulturaz kooperatibako Dapa proiektuko kideen irudiak elkartuko dira.
Sarrerak internetez erosi daitezke, eta ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenago, aretoan bertan, 10 euroan.
Agurreko emanaldiak
Duela urtebete baino gehiago hasi zuten Anonyme Popular zuzenean eskaintzeko bidea, Azpeitiko Soreasu Antzokian, eta urte eta erdian zehar 40 emanaldi eskaini eta gero, udaberri honen azkenetan agurtuko dute ikuskizuna Gasteizen, Baionan eta Bilbon. Aurretik, apirilean, Barakaldon izan dira talde osoarekin, eta bihar, Legazpin, bikotean.