Ezkioko Pilota Goxua txapelketako finalerdiak, bihar
Bi partida jokatuko dituzte, 10:00etan eta 11:00etan, Ezkioko pilotalekuan. Finala maiatzaren 5ean jokatuko dute San Migel jaietako egitarauren barruan.
Ezkioko 6. Pilota Goxua txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar, larunbata Ezkioko pilotalekuan. Lehenengo partidan (10:00) Intxausti eta Elorza (Segura) Mujika eta Esnaolaren (Tolosa eta Hernani) aurka arituko dira. Bigarrenean, (11:00) Olibeira-Cruz (Zumarraga) eta Barandiaran-Bereziartua (Lazkao) bikoteen artean jokatuko da.
Aurten, 11 bikote ari dira txapelketan parte hartzen. Goierriko pilotariez gain, Aramaio, Tolosa eta Hernani aldekoak ere badaude parte hartzaileen artean. Txapelketa bere ekuatorean dago orain, asteburu honetan eta maiatzaren 5ean jokatuko diren finalerdien eta finalaren faltan. Lehendabiziko kanporaketak ligaxka moduan jokatu zituzten hiru taldetan banatuta. Finala, esan bezala, maiatzaren 5ean izango da, San Migel jaien egitarauaren barruan.