Goierri mailako elkarretaratzea egingo dute bihar, 11:00etan. Sanchezek esan zuen «hausnartu» egin behar duela presidente karguari eustea «merezi duen»
Ostiraleroko kantu-jira girotzera etorri da pailazoa, eta San Benito ikastolako ikasle guztiekin kantaldia egin du.
Udalak eta Adifek akordioa lortu dute, eta astelehenean indarrean sartuko den ordutegi berriarekin mantendu egingo dituzte bi geltokietako geldialdiak. Linean egiten ari diren obrengatik, datozen bi urteetan Zumarragaraino eta Zumarragatik autobusa jartzea zen Renfek hasieran zuen asmoa.
Libe Goenaga Arrieta nagusitu da Eskoriatzan abiatu den Gipuzkoa Bertsotan txapelketako lehen kanporaketan. Gaur Gabirian jokatuko da beste saio bat.
Julian Armendariz Saralegik (Intza, Nafarroa, 1941) irakurriko du Santikutz jaietako pregoia, hurrengo asteartean. Alaitasuna errondailako kide da hasieratik, eta aurten 60 urte egingo ditu taldean.
340 zapi bereizgarri banatuko dituzte plazako eremuan dantzatu ahal izateko. Antzizar kiroldegian izango da entsegua, 19:00etan.
Ordizia Saskibaloia Taldeko Euskal Ligako kadete neskek Espainiako Txapelketara sailkatzeko play off-eko finalerdia jokatuko dute bihar, Azkoitian, CB Arabaren aurka.
Bi partida jokatuko dituzte, 10:00etan eta 11:00etan, Ezkioko pilotalekuan. Finala maiatzaren 5ean jokatuko dute San Migel jaietako egitarauren barruan.
Astelehenean izango da, Igartza jauregian, 19:00etan.
Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrena ospatzeko ekimena izango da. Ordiziako eta Bergarako mendizaleekin batera egingo dute ibilaldia. Igandean egin dute hitzordua.
22 urtez azpiko kategorian Xabier Naldaiz olaberritarra eta Aratz Elorza ordiziarra ariko dira Gipuzkoa ordezkatzen, eta nagusien kategorian, berriz, Beñat Ibarguren lazkaotarra eta Zuhaitz Letamendia ordiziarra.
Lazkaoko San Prudentzio jaiak, 'Anonyme Popular' Legazpin, Irrintzi dantza taldearen ikuskizuna Zumarragan, kontzertu bikoitza Legorretan, Gipuzkoa Bertsotan Gabirian, zinema karteldegia... Ikus Goierriko agenda albiste barruan.