Idiazabalgo EH Bilduk bat egin du goi tentsioko lineen aurkako protestarekin
Martxoaren 26an Idiazabalen egin zuten goi tentsioko linearen proiektuaren aurkako elkarretaratzea. Idiazabalgo Udala Idiazabalgo EH Bilduk bat egin du bihar, Iruñean (Nafarroa) goi tentsioko linearen proiektuaren aurka antolatu diren ekintzekin. Gaztelu plazan dago egina hitzordua, 12:00etan. Jai giroko ekitaldia izango da eta EH Bildutik “mobilizazioarekin bat egiteko” deia luzatu dute. Esan dutenez, goizean zehar antolatutako ekintza ezberdinetan parte hartuko dute Idiazabalgo aizkolari, trikitilari eta txalapartariek, besteak beste.













