Antton Fernandez bosgarren sailkatu da Eskoriatzako kanporaketan
Libe Goenaga Arrieta nagusitu da Eskoriatzan abiatu den Gipuzkoa Bertsotan txapelketako lehen kanporaketan. Gaur Gabirian jokatuko da beste saio bat.
Antton Fernandez Lasa urretxuarra bosgarren sailkatu da atzo Eskoriatzan jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen kanporaketan. Libe Goenaga Arrieta izan da saioaren irabazlea.
SAILKAPENA
- Libe Goenaga Arrieta. 330 puntu
- Peru Aiartza Carajaville. 316,5
- Emaitz Murua Arzallus. 312,5
- Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga. 302,5
- Antton Fernandez Lasa. 299,5
- Asier Ibarguren Amondarain. 297,5
- Jon Mata Etxaniz. 269
- Joar Garate Rueda. 258