Porrotx, festa piztaile Lazkaon
Ostiraleroko kantu-jira girotzera etorri da pailazoa, eta San Benito ikastolako ikasle guztiekin kantaldia egin du.
Uste baino lehenago piztu da festa Lazkaon. Goizean, 10:45ean, ostiraleroko kantu-jirarako plazara irten dira San Benito ikastolako ikasleak. Gonbidatu berezia izan dute gaur, Porrotx pailazoa.
Ohiko umorearekin eta bizipozarekin, berak gidatu du gaurko kantaldia. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen hiru abesti kantatu dituzte, ikastolako irakasle-musikari eta herriko kolaboratzaile gehiagoren laguntzarekin: Iritsi da eguna, Irri egiten dunari eta Maite zaitut.
Lazkaoko festak gaur arratsaldean hasiko dira.
Argazkiak: Aimar Maiz Morea