Aner Irizarrentzat izan da Ormazabalen oroimenezkoa
Zatika taldeko Aner Irizar zumarragarrak irabazi du, atzo, Seguran jokatu zen Jabier Ormazabalen oroimenezko txirrindulari lasterketa. Bigarren egin zuen Inoxcra Beasain taldeko Unai Aranburuk eta hirugarren, Zuk eta Biok taldeko Joanes Olaizolak.
Inxocra Beasain izan zen taldeen artean onena eta talde bereko kide Eritz Sodupe segurarra izan zen lehendabiziko herritarra.