Euskal Ligako kadete neskek 50-38 galdu dute CB Arabaren aurka
Euskal Ligako fase erregularrean hirugarren sailkatu ondoren, finalerdia galdu zuten larunbatean Azkoitian. CB Arabak finala ere irabazi zuen.
Ordizia Saskibaloia Taldeko Euskal Ligako kadete neskek 50-38 galdu zuten larunbatean CB Arabaren aurkako Euskal Ligako finalerdian. Euskal Ligako fase erregularra 3. tokian amaitu zuen Arkaitz Iruarrizek entrenatzen duen taldeak, eta hala, ligako titulua eskuratzeko finalerdietara sailkatu zen. Azkoitian jokatu ziren finalerdiak eta finala.
Jada final four-era iristea lorpen handia zen Ordiziako taldearentzat. Azkenean ezin izan zieten arabarrei irabazi, eta 12 puntugatik galdu zuten. CB Araba pasa zen finalera batetik, eta bestetik, Lointek Gernika. Finalean CB Araba gailendu zen, 42 eta 69, Euskal Ligako txapela lortuz. Espainiako Txapelketara sailkatzeko txartela ere zegoen jokoan. Iraurgi zuzenean sailkatu zen liga erregularra lehen postuan amaituta, eta bigarren plaza CB Arabak lortu du.