Goierriko mendizaleak Illarragorriko gainean
Idiazabal, Segura, Ordizia eta Bergarako mendizaleak Illarragorri mendian, atzo.Pello Agirrezabal Eguraldi ona lagun, Goierriko hainbat mendizalek bat egin zuten atzo Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurrenaren harira, Euskal Herriaren luze zabalean antolatutako 100 urte, 100 mendi ekimenarekin. Segurako, Idiazabalgo eta Ordiziako mendizaleak, Bergarakoekin batera Illarragorriko tontorrera antolatu zuten ibilaldia. Eguraldia azken egunetako kezka iturri izan bada ere, giro onarekin burutu zuten irteera, azkenean.













