‘Palestina’ komikiaren aurkezpena bihar Idiazabalen
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren baitan, Palestina komiki liburua aurkeztuko du bihar Julen Gabiria idazle eta itzultzaileak Idiazabalen. Hasiera batean, liburuaren aurkezpen ekitaldia apirilaren 24rako iragarri bazuten ere, azkenean, bihar arte atzeratu dute.
Palestina Joe Sacco (Kirkop, Malta; 1960) kazetari, gidoigile eta komikilariak idatzi zuen 1996 eta 2001 urte artean. Julen Gabiriak euskarara itzuli du berriki eta lan honen inguruko azalpenak emango ditu bihar, 18:30etik aurrera udaletxeko areto nagusian.