Haize kontra ere aurrera
Goierriko Mendizale Beteranoak Perriain mendira igo dira Euskal Mendi Federazioaren 100. urteurrena ospatzeko.
Euskal Mendizaleen Federaziaren 100. urteurrenaren harira, 100 urte, 100 mendi ekimena egin zuten asteburuan. Euskal Herriko ehun mendi talde baino gehiago igo ziren zazpi herrialdeetatik aukeratutako 100 tontorretara, eta 100. urteurreneko bandera eraman zuten. Goierriko Mendizale Beteranoak Perriain mendian egon ziren, Araban, eta Aldako gurutzearen ondoan egin zuten argazkia.
Done Bikendi haranetik hasi zuten ibilbidea, eguraldi txarrarekin. Tontorrera iristean baina, eguzkiak hartu zituen, eta momentu hori baliatu zuten federazioaren 100. urteurreneko banderarekin argazkia ateratzeko. Ondoren, Eztuinagara jaitsi ziren. 15,6 kilometro egin zituzten, lau ordu eta erdian. Helburua lortuta “pozik” itzuli ziren etxera.