Haurren play-backean, denak saridun
Haurren egunean, musika kantaldiak eta dantzaldiak egin dituzte hamabi taldek Lazkaon.
Lazkaoko San Prudentzio jaietako umeen egunean, atzo, haurren play-back emanaldia izan zen haurrei zuzendutako ekitaldietako bat. Hamabi talde handik parte hartu dute, eta plazako oholtza handian erakutsi ditu bakoitzak prestatutako kantu eta dantza koreografiak. Abesti guztiak euskarazkoak izan dira.
Emanaldiaren bukaeran, epaileek talde guztiak saritu dituzte, izan koreografia landuenagatik, izan abesti politenagatik, edo halako beste hamaika arrazoigatik. San Benito ikastolako jantokian afaldu zuten guztiek, horrela, afari-txartela baitzen saria.
Eguerdian, ehunka haur elkartu ziren plazako frontoian, umeen bazkarirako. Jolas parkeak eta puzgarriak aterpeetan jarri behar izan zituzten, euri arriskuagatik.
Argazkiak: Aimar Maiz Morea