Lizarrusti ostatuko zerbitzuak kontratatzeko lehiaketa ireki du Gipuzkoako Parketxe Sareak
Maiatzaren 10era arte aurkez daitezke proposamenak Eusko Jaurlaritzaren kontratazioetarako webgunearen zein Gipuzkoako Parketxe Sarearen webgunearen bidez.

Gipuzkoako Parketxeen Sarea Fundazioak Lizarrusti ostatuko (tabernako eta jatetxeko) zerbitzuak (arreta eta sustapenekoak) kontratatzeko lehiaketa ireki du.
Lizarrustiko ostatua Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa da, eta Aralar natura parkean (Ataunen) dagoen Lizarrustiko parketxearen eraikinean dago. Parketxeko eraikinaren erabilera Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioari laga zitzaion 2010eko abuztuaren 15ean (25 urterako).
Baldintza administratibo partikularren eta teknikoen agiriak Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publiko plataforman eta Parketxe Sareko webgunearen kontratatzailearen profilean eskura daitezke. Maiatzaren 10ean bukatuko da proposamenak aurkezteko epea.