Urkiko maiatzeko jaiak, ostiraletik igandera
Ostiraleko bazkarira, larunbateko afarira edo igandeko bazkarira joan nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena, 679 78 07 54 zenbakira deituta.
Itsasondoko Urkia auzoko maiatzeko jaiak ospatuko dituzte auzotarrek asteburuan, ostiraletik igandera. Ostiraleko bazkarira, larunbateko afarira edo igandeko bazkarira joan nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena, 679 78 07 54 zenbakira deituta. Saski bat zozkatuko dute jai guztietan zehar. Igandean jakinaraziko dute zenbaki irabazlea, 20:00etan.
Hau da egitaraua:
Maiatzak 3, ostirala
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Hamaiketakoa Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin.
- 14:30. Bazkaria.
- 19:00. Erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin.
Maiatzak 4, larunbata
- 20:00. Suziri jaurtiketa.
- 21:00. Lagun arteko afaria.
- 23:00. Erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.
Maiatzak 5, igandea
- Eguerdian. Hamaiketakoa Laja II eta Lutxurdio trikitilariekin.
- 14:30. Bazkaria.
- 18:30. Toka txapelketaren 39. edizioa.
- Ondoren. Erromeria Laja II eta Lutxurdio trikitilariekin.