Bihar hasiko da Emaneurreren eskuz binanako pilota txapelketa herrikoia
Inoiz baino pilotari gehiagok eman du izena, 24 bikotek. Lehenengo fasean lau multzotan banatuko dira bikoteak. Ondoren onenek Urrezko liga jokatuko dute, bigarren onenek zilarrezkoa eta gainerakoek brontzezkoa. Finalak uztailaren 17an jokatuko dira.
Emaneurreren XVII. eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia bihar bertan hasiko da, “inoizko zenbakirik handienarekin”. Guztira 24 bikotek eman dute izena. Bihar bertan hasiko da lehia, 24 bikoteak lau taldetan banatuta:
A multzoan:
- Mikel Aizpurua – Ander Galparsoro.
- Asier Unanue – Ekain Huerta.
- Oier Sanchez – Jon Sanchez.
- Haritz Gutierrez – Bingen Erauskin.
- Aritz Aranburu – Aitor Aranburu.
- Beñat Azurmendi – Ander Goenaga.
B multzoan:
- Jon Rodriguez – Jakue Arruabarrena.
- Euken Aierbe – Alen Aierbe.
- Eneko Salinas – Oier Goia.
- Julen Perez – Unai Etxebarrieta.
- Igor Otegi – Naparra.
- Ander Alberdi – Aritz Txitxirio.
C multzoan:
- Goñi – Gorrotxategi.
- Raul Lacalle – Miguel Intsausti.
- Julen Harto – Ander Rivera.
- Mikel Moreno – Axier Mendizabal.
- Gorka Diez – Unai Mendizabal.
- Asegi – Mongelos.
D multzoan:
- Aitor Otegi – Lander Mujika.
- Mikel La Calle – Ioritz Zarrabeitia.
- Iker Otaegi – Urtzi Otaegi.
- Barandiaran – Telleria.
- Joseba Matxain – Lander Iturrioz.
- Aitzol Idiakez – Mikel Zuloaga.
Bikote bakoitza arduratuko da partida jokatzeaz, pilotak Urdin tabernatik hartuta (ezingo dira bi pilota baino gehiago hartu). Partidaren emaitza pilotaren kaxan dagoen orrian idatzi beharko da eta ekainaren 9an, 19:00etan, jasoko dituzte antolakuntzakoek emaitza guztiak.
Lehen faseko zortzi bikote onenek Urrezko kopa jokatuko dute; 9-16 postuetan geratzen direnek zilarrezko kopa; eta gainerakoek brontzezko kopa. Bigarren fasean, kopa bakoitzean, lau bikotez osatutako bi multzo egongo dira eta multzo bakoitzeko irabazleak finalerako sailkatuko dira. Finalak uztailaren 17an jokatuko dira.