Juan Pedro Agirrek eta Goreti Belokik irabazi dute Santikutz bola saria
Atzo goizean jokatu zen txapelketa, Gipuzkoa osoko 33 bolariren partaidetzarekin. Agirrek herriko saria ere irabazi zuen.
Bola txapelketak ere bere lekua hartua du Legazpiko Santikutz jaietan, eta aurten ere ez du hutsik egin. Atzo jokatu zen probintzia mailako Santikutz Sarian, Danantzako elkarteak antolatuta, Mauleon hotelaren ondoko herri bolatokian. Txapelketak 33 partaide izan zituen, eta Juan Pedro Agirre legazpiarra eta Goreti Beloki zarauztarra izan ziren irabazleak.
Gizonezkoetan, Agirrek irabazi zuen 35 birlekin, eta atzetik Ategorrietako Xavier Lazkano (35 birla), Zarauzko Jesus Atorrasagasti (35 birla) eta Urnietako Benito Loitegi (35 birla) sailkatu ziren.
Emakumezkoetan, Beloki garailearen ondoren (30 birla), Zarauzko Elena Aldaz (24 birla), Zeraingo Miren Makazaga (17 birla) Altzako Nekane Etxeberria (16 birla) sailkatu ziren.
Herri mailako saria ere Juan Pedro Agirrerentzat izan zen, eta Ion Orikain bigarrena, Iban Berasategi hirugarrena eta Juan Mari Iñurritegi hirugarrena izan ziren.