Aitor Salegik irabazi du Zaldibiako saioa
Gipuzkoa Bertsotan lehiaketako kanporaketan, zestoarrak 324 puntu batu ditu; oso gertu geratu da Manu Goiogana (318,5). Altzon, Mikel Etxezarreta olaberritarrak bosgarren egin du.
Gipuzkoa Bertsotan lehiaketako kanporaketa saio bat Zaldibian jokatu zen, atzo iluntzean. B multzoko sei bertsolari aritu ziren, Herri Antzokian, 19:00etan hasita. Aitor Salegi zestoarrak irabazi du saioa, 324 punturekin. Manu Goiogana ere ondo aritu da, eta bigarren lekua eskuratu du (318,5 puntu).
Gai jartzaile Saroi Jauregik egin du, eta epaile lanetan Leire Beloki, Maite Sukia, Mikel Lertsundi eta Unai Muniain jardun dira. Epaimahaiko idazkari, Aratz Irazustabarrena.
Zaldibiako saioko sailkapena:
1. Aitor Salegi, 324 puntu
2. Manu Goiogana, 318,5
3. Antton Aizpurua, 306
4. Uxue Alkorta 294
5. Ander Zulaika, 292,5
6. Irati Arakistain, 245
Atzoko beste saioa Altzon jokatu zen, eta goierritar batek debuta egin zuen txapelketan. Mikel Etxezarreta olaberritarra bosgarren sailkatu zen. Jon Gurrutxaga azpeitiarrak irabazi zuen saio hura (332 puntu), Eneritz Artetxe (327), Iker Ormazabal (314) eta Manex Mujika (308) geratu ziren jarraian. Etxezarretak 296,5 puntu batu zituen, eta Danel Olanok 295.