Burdinaren ibilbidearen eguna ospatu dute Zeraingo Aizpea meatze gunean. Herri eskolako haurrek Oskorriren ‘Forjariaren kanta’ ezaguna abestu dute Aizpitako labeetan.
Beitia martxaren antolatzaileek erreleboa eskatu zuten iaz. Mendi martxa hau oso maitea da urretxuarren eta zumarragarren artean eta berehala gazte talde bat erreleboa hartzeko prest azaldu zen.
Lazkaomendiko Pipas jatetxe eta taberna iragan azaroan itxi zuten. 60 urteko zerbitzua eman du, eta toki estimatua izan da goierritarrentzat. Festak hasteko pregoia eurek egingo dute gaur.
Gipuzkoa Bertsotan lehiaketako kanporaketan, zestoarrak 324 puntu batu ditu; oso gertu geratu da Manu Goiogana (318,5). Altzon, Mikel Etxezarreta olaberritarrak bosgarren egin du.
Sorpresa batekin dator Muxutruk erromeria taldea: Beasaingo jaiei eta beasaindarrei eskainitako 'Loinatz jaiak' abestia sortu dute. Igandetik astelehenerako gauerdian entzungai izango da hainbat plataformatan.
Lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatzeko proiektu herrikoia da Amillubi. Biolur elkartea Zestoako Iraeta auzoan dagoen baserria eta haren lurrak erosteko kanpainan murgilduta dago. Maiatzaren 11n 'Amillubi, lurra taupaka' festa antolatu du, eta hainbat goierritarrek babesa adierazi diote egitasmo horri.
Festak eta festak, horixe dakar asteburuak: Legazpin santikutzak, Ezkion sanmigelak, eta baita auzo festak ere Lazkaomendin, Itsasondoko Urkian eta Zegamako Olaberrin. Idiazabalen Gazta Azoka egingo dute bi egunez, eta Ordizian Artisau Garagardo azoka. Ikus Goierriko agenda albistean.
Gaur, 20:00etan izango da kontzertua, plazan. 1980ko hamarkadako abesti ezagunak interpretatuko dituzte, elkarlanean.
Moto pilotua Legazpin egongo da gaur eta haren jarraitzaileekin elkartuko da.