Santakutz eguna ospatuko dute gaur beheko auzokoek
Toka txapelketa herrikoiko parte hartzaileak iaz, Seguran, Santakutz egunean. Joseba Telleria Urteroko ohiturari jarraituz, Santakutz eguna ospatuko dute gaur, Segurako beheko auzoan. Egitarau xumea izanagatik jendea batzen da gaurko eguneko festara. 19:00etan, meza egingo dute beheko auzoko gurutzean eta jarraian, hasiera emango diote ohiko herri toka txapelketari. Amaitzeko, 21:30ean afaritara elkartuko dira Zopajale elkartean.












