Beñat Perez eta Oier Alzelai izan dira herri pilota txapelketako irabazleak
Aritz Markotegi eta Urko Garmendia dira txapeldunordeak. Legazpiko Gazteak kirol elkarteak antolatutako eskuz binakako 17. txapelketa herrikoia zen, eta finalak larunbat arratsaldean jokatu ziren, Urbeltz pilotalekuan.
Beñat Perez eta Oier Alzelai dira Legazpiko pilota txapeldun berriak, joan den larunbatean Santikutz jaietan Urbeltz pilotalekuan jokatutako partidan Aritz Markotegiri eta Urko Garmendiari 22-19 irabazita. Hirugarren postuan Luis eta Josu Ibarguren aita-semeak geratu ziren, Aitor Agreda eta Markel Arrizabalaga bikoteari 16-7 irabazita.
Legazpiko eskuz binakako pilota txapelketaren 17. edizioa zen, eta 37 bikotek parte hartu dute. Finalerako, goraino bete zen Urbeltz pilotalekua, ohi bezala. Aurten Trapalata txarangak alaitu zuen bertako giroa.
Larunbatean ere, baina goizez, haurren 14. txapelketaren finalak jokatu ziren Urbeltzen bertan.
Bi txapelketak Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteak antolatu ditu.