Donibane Lohizuneko hilketa salatzeko elkarretaratzeak
Gaur Lazkaon, asteazkenean Beasainen, ostegunean Ataunen eta ostiralean Ordizian elkartuko dira.
2021eko urtarrilean, Aintzane Pujanaren hilketa salatzeko elkarretaratzea, Lazkaon./Loinaz Agirre
Donibane Lohizunen (Lapurdi) ostiralean hilda aurkitu zuten emakumearen hilketa «krimen bortitza» salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Goierriko hainbat herritan, talde feministek deituta.
Deialdiak
- Gaur, Lazkaon, 19:00etan.
- Asteazkenean, maiatzak 8, Beasainen Erauskin plazan 19:00etan.
- Ostegunean, maiatzak 9, Ataungo San Martingo plazan, 19:00.
- Ostiralean, maiatzak 10, Ordizian, Plaza Nagusian, 19:00etan.












