Hasi dira Legorretako Azentzio jaiak
Maiatzaren 13an hasiko dira festak Legorretan.Loinaz Agirre Aimar Alustizaren pregoiaren ondoren, Legorretako udaletxeko balkoian jarri duten Pikua izango da Azentzio jaietan legorretarrek biziko dutenaren lekuko zuzena. Bihar, zaindariaren eguna ospatuko dute. Zumba herrikoia (13:00), Azentzio eguneko euskal erromeria (18:15), Pikukada batukada taldea (20:00), helduen danborrada (23:00) eta Korrontziren kontzertua izango dira (23:30).













