Jose Luis Estevez, Zuhaiztiko presidente berria
Ordiziako Zuhaizti jubilatu eta pentsiodunen elkarteak urteko batzarra egin du. Jose Luis Estevez izendatu dute lehendakari. Azken 9 urteetan lehendakari izan den Raquel Bravo lehendakari ordea izango da. Irteera antolatu dute Burgos aldera, maiatzaren 23an.
Ordiziako Zuhaizti jubilatu eta pentsiodunen elkarteak urteko batzarra egin zuen atzo eta lehendakari berria izendatu zuten Jose Luis Estevez. Azken 9 urteetan lehendakari izan den Raquel Bravo lehendakari ordea izango da aurrerantzean ere.
Hurrengo irteera, maiatzaren 23an
Zuhaiztikoek maiatzaren 23ra antolatu dute hurrengo irteera. Burgos aldera joango dira: Frias, Oña eta Poza de la Sal herriak bisitatuko dituzte. 08:00etan abiatuko dira Ordiziatik. Goiza Friasen pasatu ondoren, Oñan bazkaldu eta arratsaldea Poza de la Salen emango dute.
Izen ematea zabalik dago. 45 euro ordaindu beharko dira.