Ateak Irekin familia gehiago behar dira, eta epea luzatu dute
Ateak Ireki programarekin Amerikako Estatu Batuetatik etorri diren 37 gazteei ongi etorria egin diete Lazkaoko Plazan. // Argazkia: Mikel Albisu Udan hiru asteko egonaldia egitera Goierrira etorriko diren gazte euskal-estatubatuarrak hartzeko, Ateak Ireki programan familia gehiago behar dituzte. Lehenengo izen-emate epea agortu bazen ere, luzatu egin dute. Maiatzaren 20ra arte eman dezakete familiek izena, ateakireki.eus webgunean.












