2024/5/9

Soka dantzak elkartu ditu legorretarrak

Azintzio eguna ospatzen ari dira gaur legorretarrak. Arratsaldean soka dantza egin dute. Udal ordezkariak eta herriko eragileak elkartu ditu dantza sokak. Igandera arte ekitaldi ugari dituzte Legorretan.

CAFek 23 milioi irabazi ditu martxora arte, iaz baino %16 gehiago

Beasaingo multinazionalak 23 milioi euroko irabazi garbia izan du urteko lehen zatian. Mila milioi eurotik gorako salmentak izan dituzte eta %6 igo dira iazko datuekin alderatuta

Haurren marrazki lehiaketa egingo du Arkatzak larunbat goizean

Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Irabazleen izenak hilaren 20an emango dira jakitera. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa egingo da hurrengo egunetik hilaren 24ra arte.

Legazpiko haurren pilota txapelketan, denak txapeldun

Kimu, aurre benjamin eta benjamin mailako pilotariek parte hartu dute txapelketaren 14. edizioan. Pasa den larunbatean jokatu ziren finalak Urbeltz pilotalekuan.

Kapela dantza egingo dute larunbatean Legazpin Santikutz jaiak ixteko

Dantzariak eta txistulariak 12:00etan elkartuko dira plazan, eta handik abiatuta, erdigunean zehar ibiliko dira.

Kontratua

Oslo hiriko metrorako 20 tren egingo ditu CAFek 150 milioi eurotan

Unitate kopurua 90 gehiagora handitzeko aukera dagoela nabarmendu du CAFek. 2022. urtetik Oslon lortzen duen hirugarren kontratua da.

Puntadaz puntada harremanak sendotuz

Kaleko Jostunen 10. Eguna ospatuko dute ekainean Ormaiztegin. Herriko jostun eta ehuleak elkartzeko aitzakia da ekimena. Lorez osatutako estalki bat egingo dute elkarrekin. Dagoeneko hasita daude lanean.

Josune Zarandona
BERTSOLARITZA

33. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa abian da

Ordiziako Argi Berri elkarteak 33. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako oinarriak kaleratu ditu. Uztailaren 1erako bidali behar dira lanak.

Maider Galindok irabazi du udal egutegiko apirileko lehiaketa

Argazki zaharrekin osatu du egutegia aurten Legazpiko Udalak, eta hilero galdera bat erantzun behar da. Apirileko erantzuna Motxorro zen, eta maiatzekoan nekazari tresna baten izena asmatu behar da. Saridunak 50 euro irabazi ditu.

300 euro Blanca Muxikarentzat

Ordizian merkatari elkarteak zozketa egin du, 'Ordizian erein, Ordizian loratuz' kanpainaren barruan.

Loinatz jaiak
Loinatz jaiak
Loinatz jaiak
Loinatz jaiak

Xabin Fernandez Algaraka bakarrizketa lehiaketan

Bihar, maiatzak 10, izango du lehenengo kanporaketa, beste hiru bakarrizketalarirekin batera.

Udalekuak

Majori kiroldegiko udalekuetan izena eman daiteke

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra Majori jolasean eta kirolean udalekuak egingo dituzte Ordiziako kiroldegian. Izena eman daiteke dagoeneko.

Ateak ireki
antzerkia
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa