Oslo hiriko metrorako 20 tren egingo ditu CAFek 150 milioi eurotan
Unitate kopurua 90 gehiagora handitzeko aukera dagoela nabarmendu du CAFek. 2022. urtetik Oslon lortzen duen hirugarren kontratua da.
CAF taldeak kontratu berri bat lortu du Oslon (Norvegia). Metroko 20 tren eta horiek hornitzeko piezak egingo ditu. Kontratu horri esker, 150 milioi euro baino gehiago lortuko ditu Beasaingo enpresak. Hala ere, kontratuaren zenbatekoa nabarmen handitu liteke, «bezeroak aurreikusitako aukerak gauzatuz geroz unitate kopurua 90 gehiagora handitzeko aukera dagoelako», Beasaingo enpresak ohar bidez jakinarazi duenez.
Kasu honetan, Osloko hiri-garraioko operadore publikoak, CAFengan ipini du konfiantza hornitzaile gisa. Osloko metroak edo T-Banek Norvegiako hiriburua ematen du zerbitzua 85 kilometro baino gehiagoko ibilbidea duelarik. Sei lerrotan banatuta dago eta hirian zehar mugitzeko gehien erabiltzen den azpiegitura da.
CAFek hornituko dituen trenak, Norvegiako baldintza klimatiko gogorrean jarduteko diseinatuta daude. Heldulekuak eta trakzioa hobetzeko sistemak izango ditu. Bateria sistema ere egokitua izango du, hala, energia elikadura sarean ustekabeko akatsen bat izanez gero funtzionamenduan segituko luke. Katenariarik gabe mugitzea ere ahalbidetzen du horrek.
Energia kontsumo eraginkorrari lehentasuna eman diote ibilgailu hauek, erabat automatizatzeko prestatuta daudela nabarmendu du CAFek, hala, etorkizunean, gidatze autonomoa posible izango delarik.
Inbertsio hau, Osloko operadoreak datozen urteetarako aurreikusi duen bidaiarien kopuruaren igoerari aurre egiteko finkatu dituen plan estrategikoan sartzen da.
Gogoratu du ere, honako hau, CAFek Oslo hirian lortzen duen hirugarren kontratua dela, 2022 urtean 183 autobus elektriko egiteko kontratua izan zen lehenengoa, iaztik zerbitzua ematen ari direnak.