Udaltzaingoak eguneko 24 orduetan egingo du lan festetan
Beasaingo Udaltzaingoak etenik gabe eskainiko du zerbitzua. Lapurretak ekiditeko adi ibiltzeko eskatu dute, bereziki tabernetan eta jende multzo handia dagoen tokietan. Lehergaiak bide publikoan botatzea debekatuta daudela ere gogorarazi dute. Horien salmenta ibiltaria ere ez dago onartuta. Soilik homologatutako tokietan erosteko deia egin dute. Trafikoan izango diren aldaketak eta aparkalekuen egokitzapenak errespetatzeko ere eskatu dute.