German Urteaga bigarren sailkatu da Anoetako saioan
A multzoko azken kanporaketa ere jokatu da Mutrikun, eta lau dira multzo horretatik bigarren itzulira pasa diren Goierriko bertsolariak.
German Urteaga bigarren sailkatu da atzo iluntzean Anoetan jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko kanporaketan, 304,5 puntu lortuta. B multzoko azken aurreko saio zen, eta Beñat Jauregi izan zen irabazlea 311 punturekin. Bertsolari bat gutxiagorekin jokatu zen, Kepa Isasi Salaberriak ezin izan baitzuen joan.
Sailkapena
- Beñat Jauregi Etxeberria. 311
- German Urteaga Garmendia. 304,5
- Julene Iturbe Epelde. 294,5
- Jon Luzuriaga Iurramendi. 288
- Markel Eizagirre Beloki. 287,5
Gai-jartzen Igotz Alkorta Irastortza aritu zen, eta epaile lanetan Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izan zen.
B multzotik sailkatzen diren bertsolariak, eta behin betiko zerrenda datorren astean jakingo dira, maiatzaren 17an, Oñatiko saioa bukatzean. Han Goierriko hiru bertsolari ariko dira kantuan: Maddi eta June Aiestaran ahizpa beasaindarrak, eta Maide Garmendia zaldibiarra. Saio horretarako sarrerak salgai daude oraindik bertsosarrerak.eus atarian.
A multzoko sailkatuak
Atzo Mutrikun jokatu zen A multzoko azken kanporaketa, eta horrenbestez, multzo horretatik bigarren itzulira sailkatu diren 23 bertsolarien izenak jakinarazi ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Horietatik lau dira goierritarrak: Eneko Araiztegi segurarra, Mikel Iturriotz urretxuarra, Ane Beloki legazpiarra eta Aratz Igartzabal gabiriarra.