EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

2024/5/11

Mitxel Badiola hil da

Bihotzekoa izan du Realeko gazte mailetako talde baten partida batera zihoala. Justu, Realeko harrobiko arduradunetako bat zen

Loinatz jaiak

Pello Irizarri gorazarre Beasaingo danborradan

Haurren eta helduen danborradek bat egiten duten unean, aurten hil den musikari eta konpositoreak haren anaiari eskainitako 'Martintxo' pieza jo dute Loinazko San Martin plazan. Irizarren senideei ere esker ona adierazi diete.

Iñaki Gurrutxaga
Mendi lasterketak

Julen Teran eta Maria Ordoñez, eta Hodei Lujanbio eta Ainhoa Garikano garaile Segura-Zerain mendi lasterketan

Mutiletan, sprint modalitatean, lehia estua izan du Teranek Xabier Intxausti segurarrarekin, eta nesketan, Ordoñezek segundo bakar bategatik ez du ondu 2018tik indarrean dagoen marka. Trailean erraz nagusitu dira bi irabazleak.

Iñaki Gurrutxaga
Azintzio jaiak

Paella eta mozorroak, festarako osagaiak Legorretan

Giro eguzkitsua eta festarako gogoa, eta bazkaltzeko, paella. Mozorro eguna dute gaur Legorretan. 40. Paella txapelketan 17 talde aurkeztu dira, eta epaimahaiaren iritziz Txiribi taldeak egin du goxoena.

Iñaki Gurrutxaga
Dantza

Kapela dantza, soka dantzaren bertsio jostagarria

Sustraiak dantza taldeak gidaturiko Kapela dantza egin dute Legazpiko Euskal Herria kalean. Ondoren, kalez kale ibili dira.

Iñaki Gurrutxaga
Gipuzkoa Bertsotan

German Urteaga bigarren sailkatu da Anoetako saioan

A multzoko azken kanporaketa ere jokatu da Mutrikun, eta lau dira multzo horretatik bigarren itzulira pasa diren Goierriko bertsolariak.

Iñaki Gurrutxaga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa