Julen Teran eta Maria Ordoñez, eta Hodei Lujanbio eta Ainhoa Garikano garaile Segura-Zerain mendi lasterketan
Mutiletan, sprint modalitatean, lehia estua izan du Teranek Xabier Intxausti segurarrarekin, eta nesketan, Ordoñezek segundo bakar bategatik ez du ondu 2018tik indarrean dagoen marka. Trailean erraz nagusitu dira bi irabazleak.
Julen Teran eibartarrak eta Maria Ordoñez iruindarrak irabazi dute gaur VII. Segura-Zerain mendi lasterketa sprint modalitatean (14,5 km), eta Hodei Lujanbio goizuetarrak eta Ainhoa Garikano tolosarrak trail modalitatean.
Aurten ez da errekorrik egon baina gutxigatik. Sprint modalitatean, Maria Zorrozak jarri zuen errekorra 2018an (1:17:30)–, eta Ordoñezek segundo bakar bat gehiago soilik behar izan baitu helmugara iristeko.
Modalitate berean lehia estua izan da oso mutiletan, eta Unamendi gainera elkarrekin igo dira mutiletako lehen bi sailkatuak, baina beherakoan Teranek aurre hartu dio Xabier Intxausti segurarrari.
Trail modalitatean, bi irabazleak erraz nagusitu dira. Lujanbiok sei minutu aldea atera dio bigarren sailkatuari, eta Garikanok 38 minutukoa.
Berritasunetako bat helmugan egon da, irabazleak Sanson harriaren erreplika batekin zeharkatu baitute bukaerako marra.
Sailkapen guztiak lotura honetan kontsulta daitezke.
Gizonezkoen sailkapena. Sprint (14,5 km)
1. Julen Teran (Eibar). 1:09:04
2. Xabier Intxausti (Segura). 1:09:35
3. Jon Rodriguez (Ordizia). 1:10:37
Emakumezkoen sailkapena. Sprint (14,5 km)
1. Maria Ordoñez (Iruñea): 1:17:31.
2. Erika Alvarez (Areso): 1:27:14.
3. Maider Unanue (Arama-Lazkao): 1:28:26.
*Lehen segurarrak: Maite Barandiaran eta Ainhoa Imaz: 1:55:48
Gizonezkoen sailkapena. Trail (25 km)
1. Hodei Lujanbio (Goizueta): 2:19:53
2. Asier Rajado (Andoain): 2:25:12
3. Piero Ochoa (Urruña): 2:35:22.
*Lehen segurarra: Iker Iztueta: 2:38:49
Emakumezkoen sailkapena. Trail (25 km)
1. Ainhoa Garikano (Tolosa): 2:55:15
2. Gema Rodriguez (Beasain): 3:33:13
3. Oneka Herrero (Asteasu): 3:34:47