Bikote ataundar batek irabazi du Lazkaomendiko mus txapelketa
Beñat Senarrek eta Kepa Galparsorok finalean Urko Irisarri eta Beñat Berdugo beasaindarrak menperatu dituzte. Larunbat arratsaldean jokatu zen lehiaketa, Lartxai elkartean, 47 bikoteren artean.
Lazkaomendiko VII. Mus Txapelketa Beñat Senar eta Kepa Galparsoro ataundarrek irabazi dute. Haientzat izan da lehiaketako sari nagusia, 1.000 euro eta txapela bana. Larunbat arratsaldean jokatu zuten txapelketa, Lartxai elkartean, auzoko jai-egitaraua bukatzeko.
Denera, 47 bikotek parte hartu zuten, sari oparoek erakarrita. Goierrikoak ziren gehienak, Urolaldekoak eta Tolosaldekoak ere bai, baina baita Oñatitik edo Zallatik etorritakoak ere.
Senar-Galparsoro txapeldunen ondotik, Urko Irisarri eta Beñat Berdugo beasaindarrak geratu ziren; 500 euroko saria jaso dute. Hirugarren Xabier Garmendia-Aiert Amundarain lazkaotarrek egin dute (200 euro), eta laugarren TXomin Leturia-Aron Ueda ormaiztegiarrek (Lazkaoetxe jatetxean bi otordu).
Argazkiak: Lazkaomendiko Festa Batzordea.