CAFek kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio amiantoaren eraginpean egon zen langile ohi bati
CAF enpresak 43.646,02 euro eman beharko dizkio Santos R. A.-ri kalte-ordain gisa. Epaiak dio Beasaingo multinazionalak ez zuela behar beste egin langileak amiantotik babesteko: ez zituzten azterketa mediku zehatzak egiten eta ez zuten behar bezalako babesgarririk.
CAF enpresak 43.646,02 euro eman beharko dizkio Santos R. A.-ri kalte-ordain gisa. Amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotutako CAF enpresako langile ohi honek epaitegietara jo zuen kalte-ordaina erreklamatzeko. Epaiak dio Beasaingo multinazionalak ez zuela behar beste egin langileak amiantotik babesteko: ez zituzten azterketa mediku zehatzak egiten eta ez zuten behar bezalako babesgarririk.
Santos R.A langileak CAF Beasaingo galdategian lan egin zuen 1964ko uztailaren 9tik 1994ko ekainaren 18ra bitartean, eta galdaketa-labeen isolamenduan erabiltzen zen amiantoaren eraginpean egon zen bertan lan egin zuen urteetan.
2022ko ekainaren 21ean, Zumarragako ospitalean egin zizkioten azterketa medikuetan biriketako alterazio ari-moderatua erakusten zuen eta pleura plaketan kaltea diagnostikatu zioten amiantoaren erruz.
2022ko abenduaren 29an, lanbide-gaixotasunak eragindako ezintasun iraunkor absolutua aitortu zion gizarte segurantzak, 93 urte zituela.