Daniela Oemus eta Manuel Merillas iazko irabazleak Zegaman izango dira maiatzaren 26an
Kilian Jornet mendi maratoiaren errekorraren jabea eta hamar aldiz garaile izan dena ere Zegaman lehiatuko da. Salomon etxeak Thundercross Zegama izeneko mendiko zapatillen edizio mugatu bat atera du.
Hamabost egun baino gutxiago dira 23. Zegama Aizkorrirako, eta antolakuntzak jakinarazi duenez, “luxuzko korrikalariak” izango dira aurten maiatzaren 26an jokatu den mendi maratoian.
Daniela Oemus eta Manuel Merillas iazko irabazleak, esaterako, Zegaman izango dira, baita Kilian Jornet kataluniarra ere, maratoiko errekorraren jabe –3.36.40 2022ko edizioan– eta hamar aldiz probaren irabazle izan dena.
Aipatutako kirolariez gain, honakoak ere lehiatzekoak: mutiletan, Elhousine Elazzaoui, Davide Magnini, Robert Pkemoi, Alain Santamaria eta Jan Margarit eta emakumezkoetan, Sophia Laukli, Caitlin Fielder (bigarrena iaz), Malen Osa eta Sara Alonso –gaur egun euskal emakumeen artean denbora onena duena, 4:26:40 2022an–.
“Zegamak bere historia osoan ikusi ditu kondairak eratzen, mundu osoko atletak liluratu ditu, bere espirituak zipriztinduta, eta 42.195 kilometro eta 5.472 metroko desnibel metatua ditu. Aratz eta Aizkorri mendilerroetatik igarotzen da eta Euskal Autonomia Erkidegoko gailurrik altuenetako lau hartzen ditu. Zegama Zegama da”.
Mendiko zapatillak lasterketaren omenez
Salomon kirol etxeak ere iragarpen bat egin du. Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren omenez, Thundercross Zegama izeneko mendiko zapatillen edizio bat mugatu bat atera du: 5.472 pare guztira. “Lasterketaren jai giroa eta komunitatearen espiritua iruditzen ditu”.