Ekainaren 8an trikitixa jaialdia antolatu dute Araman
Aramako parkean, 18:30ean hasiko da jaialdia. Ondoren, afaria egingo dute. Txartelak salgai daude maiatzaren 30era arte.
Araman tritikixa jaialdia antolatu dute ekainaren 8an. Bi atal izango ditu egunak. Batetik, 18:30ean, trikitilarien jaialdia egingo dute parkean. Ondorengo trikitilariek hartuko dute parte: Josu Albisu, Aitor Letamendia eta Aiora Gorostizu; Alaitz Roteta eta Ainara Saizar; Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga; Intxausti, Arakama eta Larrañaga; Jone Uria eta Motriku; Izer eta Elizagoien ahizpak; eta herriko trikitilariak.
Ondoren, afaria antolatu dute. Maiatzaren 30era bitartean eman daiteke izena, aramatrikitixa@gmail.com helbidera idatziz. Helduentzako eta haurrentzako menuak daude:
Helduentzako menua (25 euro):
Iberikoak eta patea, entsalada mistoa, saiheskia parrilan, postrea, edariak eta ogia barne.
Haurrentzako menua (15 euro):
Kroketak, oilaskoa parrilan, postrea, edariak eta ogia barne.