Europako Bikaintasun Zigilua berritzeko prozesuan herritarren iritzia jaso nahi du Legazpiko Udalak
Galdetegi telematiko bat jarri du abian, gauzatzen dituen udal politika eta zerbitzuei buruzkoa.
Legazpiko Udalak gauzatzen dituen udal politika eta zerbitzuei buruzko galdetegia zabaldu du herritarren artean, 2018an eskuratu zuen Europako ELOGE Bikaintasun Zigilua berritzeko abiatu duen prozesuaren barruan. Hamabost galderako inkesta telematikoa da, eta bost minututan bete daiteke.
Europako ELOGE Bikaintasun Zigilua Europako Kontseiluaren tresna bat da, gobernantza eta berrikuntza demokratikoan bikaintasuna sustatzen duena, eta helburu hau duena: administrazioen egitea mobilizatzea eta bizkortzea, Europako herritar guztiak toki mailako gobernantza demokratiko on baten onuradun izan daitezen. Legazpiko Udalak 2018an eskuratu zuen, eta aurten bosgarren edizioan parte hartuko du EUDELekin lankidetzan.
Zigilua berritze prozesuan ezinbestekoa da herritarrei galdetzea. Galdetegiak emango dituen datuak udalak bere aldetik egingo duen lanetik jasoko dituenekin kontrastatuko ditu.