Hegialdeko mendi bizikleta ibilaldirako izena eman daiteke
Ekainaren 2an egingo da Legazpi inguruko mendietan, Xabier Ortiz de Luzuriaga gogoratzeko.
Legazpiko Hegialdeko jaien atarian egingo da Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenezko mendi bizikleta ibilaldia, ekainaren 2an, eta aurrez izena emateko aukera dago www.xabierortizbtt.eus webgunean. Aurrez izena ematea 12 euro da, eta egunean bertan, 15 euro.
Aurtengoa 19. edizioa da, eta 37 kilometroko eta 1.300 metroko desnibela izango du Legazpiko mendietan zehar prestatu duten ibilbideak. Irteera, ohi bezala, Laubideko kale nagusitik egingo dute, 09:15ean, festa giroan. Helmuga ere bertan izango da. Parte hartzaile guztientzat kamiseta izango da, eta hainbat opari zozkatuko dira.