Herri Azoka egingo dute Itsasondon bihar lehenengoz, hamabi posturekin
Bihar arratsaldean, 18:00etan, jarriko dituzte Itsasondoko eta inguruko sortzaileek eta ekoizleek standak plazan. Eguraldi txarrarekin, pilotalekuan. Herriko bizitza sustatu nahi dute azokarekin.
Itsasondon, bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Herri Azoka egingo dute, lehenengo aldiz. Eguraldiaren arabera, plazan edo pilotalekuan jarriko dituzte postuak herriko eta inguruko ekoizleek eta sortzaileek. Itsasondokoek izan dute lehentasuna, baina izena eman dutenen artean, herritik kanpokoak ere badaude. Guztira hamabi sortzailek eta ekoizlek jarriko dituzte euren lanak eta produktuak salgai.
Itsasondon aurten sortu den Kakorrazlariak gantxillo tailerreko hainbat kidek euren lanak ere erakutsiko dituzte. Gaztelekuko nerabeek ere euren postua izango dute, urtean zehar egindako xaboiak eta kamisetak erakutsi eta saltzeko.
Herri bizitza sustatu
Udaletxeko Kultura lantaldean proposatu eta landutako ideia da Herri Azokarena. Herritarrak batu eta elkartzeaz gain, herri bizitza sustatzea dute helburu. «Bertako eta inguruko ekoizleak bilduz giro polita» sortuko dela uste dute.
Hamabi postu
Itsasondoko eta inguruko hamabi sortzaile eta ekoizle elkartuko dira gaur Itsasondoko plazan.
parte hartzaileak:
- Susanne Klemm (Astogoxo). Artisau gozogintza.
- Betzaida Urtaza. Euskal Herrian egindako liburuak.
- Ana Gorostizu. Krema, ukendu, xaboi, olio… naturalak.
- Zuriñe Arsuaga. Lore lehorrekin egindako belarritakoak, eskumuturrekoak.
- Elena Villafranca. Eskumuturrekoak, lepokoak, korapiloak, giltzatakoak…
- Kakorrazlariak. Itsasondoko gantxillo taldeko hainbat kideren lanak.Ander Del Rio. Barazkiak.
- Iratxe Irigoien. Artisauak, oihalezko jantziak, bitxiak, irakasle amanatalak…
- Gaztelekuko nerabeak. Xaboiak eta kamisetak.
- Anne Roessel. Lore lehorrak (koroak, sortak…).
- Gotzon Izquierdo. Margolanak.
- Dani Benitez. Egurgintza.