Itsasondoko udaleku irekietan izena emateko epea zabalik dago
Ekainaren 24tik uztailaren 19ra udaleku irekiak antolatu dira, 2019-2012 bitartean jaiotako haurrentzat. Kilikolo kooperatiba izango da kudeatzailea.
Itsasondon ekainaren 24tik uztailaren 19ra udaleku irekiak antolatu dituzte, 2019-2012 bitartean jaiotako haurrentzat. Kilikolo kooperatiba izango da kudeatzailea.
10:00etatik 13:00etara ekintza ezberdinak burutuko dituzte: talde jolasak, irteerak, eskulanak… 09:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua izango da.
Izen emateko aukera maiatzaren 29 arte dago irekita; ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.
Izen emateko bi aukera daude online galdetegia betez edo udaletxeko arreta ordutegian, bertan betez. Izen emateko ordainagiria eta mediku txartelaren kopia beharrezkoak izango dira.
Itsasondon erroldatuek 100 euro ordaindu beharko dituzte, ez erroldatuek berriz, 135 euro. Udalak jakinarazi duenez, Itsasondon senideren bat izatea beharrezkoa izango da udalekuetan erroldatu gabeek izena emateko.