Aitor Vacas patin irakasleak Espainiako txapelketa irabazi du 10.000 metroko lasterketan
Eraldatuz Euskal Irristaketa taldeko kidea da, eta besteak beste, Legazpin ematen diren irristaketa ikastaroetako irakaslea.
Legazpiko irristaketa ikastaroak ematen dituen Aitor Vacas patinatzaileak Espainiako txapelketa irabazi berri du Iruñean, 10.000 metroko puntuazio proban. Senior mailako elite kategorian lehiatu da Vacas Nafarroako hiriburuan, Antoniutti parkean dagoen pistan. Guztira 25 bira eman behar izan zizkion 465 metroko luzera duen pistari, eta helmugatik igarotako bakoitzean jasotako puntuen batuketak eman dio garaipena eta Espainiako txapelketa.
Aitor Vacas arabarra da, baina badira urte batzuk Tolosara bizitzera etorri zela. Goierrin hainbat herritan eman ditu irristaketa ikastaroak, eta oraindik Legazpikoarekin jarraitzen du. Eraldatuz Euskal Irristaketa taldeko kidea da, eta Tolosako Irristaka klubaren babesean lehiatzen da.