Gari Ugartek Gipuzkoako txapelketa irabazi du
Ataungo lasterketa irabazi zuen atzo Legazpiko txirrindulari afizionatuak, eta larunbatean hirugarren egin zuen Beasaingo proban.
Gari Ugarte txirrindulari afizionatuak (Legazpi, 2005) asteburu emankorra izan du, Beasainen eta Ataunen lasterketa bana eginda, podiumera igotzea lortu duelako bietan. Beasainen hirugarren egin zuen Loinatz txirrindularitza probaren 73. jardunaldian, larunbat goizean, eta igandean 59. San Martin proba irabazi zuen, aurten Laboral Kutxa taldearen babesean estreinatu duen afizionatuen kategoriako lehen garaipena lortuz.
Ataungo podiumak, gainera, Gipuzkoako 23 urtez azpikoen txapelketa ere eman dio, titulu hori ere jokoan zelako probarekin. Mendiko saria ere berarentzat izan zen.