Herriko txikienei zuzendutako bide hezkuntza saioak egiten ari dira Legazpin
Udaltzaingoak hainbat saio egin ditu herriko ikastetxeetan. Formakuntza saioen helburua Legazpiko eta beste herrietako kale, bidegorri, errepide eta bestelako bideetan seguru ibiltzen erakustea da.
Azken urteetan bezala, Legazpiko Udaltzaingoa herriko gazteenei zuzendutako bide hezkuntza saioak egiten ari da aurten ere. Formakuntza saioen helburua Legazpiko eta beste herrietako kale, bidegorri, errepide eta bestelako bideetan seguru ibiltzea da. Ikastetxeetara joaten dira udaltzainak, eta ikasleak taldeka, ikasten ari diren mailen arabera banatzen dituzte, talde bakoitzean arlo desberdinak lantzeko.
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoekin (7-8 urte) arriskuak eta seinaleak identifikatzen laguntzeko saioak egiten dituzte. (7-8 urte), LHko 4. mailakoekin (9-10 urte) emozioak lantzen dituzte, besteak beste, eta patinetearekin zirkuitu bat egiten dute eskolan, segurua eta segurua ez dena bereiz dezaten. LH6koek (11-12 urte) bizikletarekin zein patinetearekin izan daitezken arrisku egoera desberdinak esperimentatzen dituzte herriko bideetan, eta Batxilergoko ikasleekin alkoholaren arriskuak aztertzen dituzte.
Orain arte, Olazabalen (Batxilergoa, 2. maila), Haztegin (Batxilergoa, 1) eta Domingo Agirren (LH2, LH4 eta LH6) egin dituzte saioak, eta ekainean Haztegi ikastolan (LH2, LH4 eta LH6) arituko dira.
Aurrerago, formakuntza hau DBH2 eta DBH 4 mailetara zabaltzeko asmoa dago, baita eta gurasoei edo izango direnei ere.