Legazpiko marrazkilari gaztetxo onenek saria jaso dute
Arkatza elkarteak antolatutako lehiaketako irabazleak dira. Atzo egin zen sari banaketa ekitaldia Kultur Etxean. Partaide guztiek lanak ikusgai daude erakusketa aretoan, ostiralera arte.
Herri mailako marrazki lehiaketako irabazleek atzo jaso zituzten sariak, Kultur Etxean egindako ekitaldi batean. Bertan Eric Galvez alkateak eta Miryam Galilea kultur zinegotziak parte hartu zuten.
Hilaren 11n egin zen lehiaketa, eta Lehen Hezkuntzako 50 ikaslek parte hartu zuten bertan: 19 A mailan, 20 B mailan eta 11 D mailan. Lan guztiak ikusgai egongo dira erakusketa aretoan, ostiralera arte.
Honakoak izan dira aurtengo sarituak:
A MAILA (LH 1 eta 2): Maide Miranda, Irati Rajado eta Sara Escudero.
B MAILA (LH 3 eta 4): Ibon Huerta, Irune Fernandez eta Unai Izagirre.
D MAILA (LH 5 eta 6): Carla Santiago, Irati Garcia eta Ane Maseda.