Metodo Ripley talde goierritarraren kontzertua, Ordizian
Ordiziarrockek antolatutako kontzertua da. Ostegunean, 19:00etan, D'Elikatuzen izango da. Dohainik.
Ordiziarrockek kontzertu proposamen berria aurkeztuko du ostegunean, 19:00etan, D’Elikatuzen: Goierriko Metodo Ripley taldea. Dohainik da. 2023ko abenduan kaleratutako Un pasajero más lana aurkeztuko dute Lazkaon bizi diren Damian Peña Steff madrildarrak (baxua eta ahotsa), Sergio Rodriguez ordiziarrak (bateria) eta Asier Jauregi donostiarrak (gitarra).
Duela urte pare bat elkartu ziren, haurren jirako plazako egonaldietan eta Lazkao Txiki Musika Eskolako klaseetan. Lazkaoko Udalak herriko musika taldeentzat dauzkan entsegu-lokaletan dihardute, harrezkero.
Zortzi abesti ditu taldearen lehen diskoak.