Haztegi ikastolak bat egin du Kultur Aniztasunaren Egunarekin
Ikasleen jatorri desberdinak adieraziz, munduko mapa berezi bat osatu dute. Ikastolako kultur aniztasuna ikustaraztea izan da helburua.
Munduko mapa berezia egin zuten atzo, maiatzak 21, Haztegi ikastolan, Kultur Aniztasunaren Egunaren aldarrikapenekin bat egiteko. Ikastolako errealitatea islatu zuten mapa horretan, ikasleen jatorri desberdinak gometsekin markatuta. Ikastolako kultur aniztasuna ikustarazteko helburuarekin egin zuten lanketa hori, eta gutxi gorabehera, 70 bat ikasle gerturatu ziren munduko mapa ezagutzera, eta gainerako ikaskideei hainbat azalpen emateko tartea izan zuten.