Bost legazpiar arituko dira lehian Gipuzkoako aurresku txapelketako finaletan, Errenterian
Niessen aretoan izango dira norgehiagokak, 17:00etatik aurrera. Araitz Mantxola, Nora Lafuente, Araitz Berasategi, Jon Alberdi eta Nora Escudero dira Legazpiko finalistak.
Gipuzkoako gazteen aurresku txapelketako A eta B saileko finalak larunbatean jokatuko dira, Errenterian, Niessen aretoan, 17:00etan. Bost legazpiar izango dira lehian: A sailean (2014-2015-2016) Araitz Mantxola eta Nora Lafuente, eta B sailean (2011-2012-2013) Araitz Berasategi, Jon Alberdi eta Nora Escudero. Bost dantzariak Sustraiak dantza taldeko kideak dira.