Sagardo eguna egingo dute bihar Legorretan
VIII. Sagardo Eguna antolatu dute Bilkoin, Aldapa Haundi, Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak. 18:00etan hasiko da dastaketa, eta ondoren, 19:00etan, erromeria izango da.
2017ko sagardo eguna.Asier Zaldua Sagardoa dastatzeko aukera izango dute sagardo zaleek bihar Legorretan. VIII. Sagardo Eguna antolatu dute Bilkoin, Aldapa Haundi, Jotakea elkarteek eta Irrintzi Alai dantza taldeak. 18:00etan hasiko da dastaketa, eta ondoren, 19:00etan, erromeria hasiko da.
Hamaika sagardo mota dastatzeko aukera eskainiko da: Artola, Zabala, Begiristain, Irigoien, Aburuza, Isastegi, Barkaiztegi, Bereziartua, Urdaira, Altzueta eta Lizeaga sagardoak. Edalontzia erosi beharko da.
Sagardo onena aukeratzeko egingo den lehiaketan Olaldeko gazta bat zozketatuko da.













