Goierriko harri jasotzaileek lortu dute helburua
Xabier Aranburu ‘Guzta’, Gari Garmendia eta Xiker Larrea Aiako probalekuan izan dira, marka berriak lortzeko helburuarekin. Hirurek lortu dute jarritako helburua. Joseba Ostolaza Harri Eskolak antolatutako saioa da.
Xabier Aranburu ‘Guzta’, Gari Garmendia eta Xiker Larrea Aiako probalekuan izan dira, marka pertsonal berriak lortzeko helburuarekin. Joseba Ostolaza Harri Eskolak antolatutako saioa izan da.
Eta hiru goierritarrek lortu dituzte helburuak.
Guzta idiazabaldarrak 237 kiloko errektangularra jasotzea lortu du (bi altxaldi, hirugarrenean huts), Garmendia idiazabaldarrak 215 kiloko errektangular zaharrarekin egin du erronka (bigarren ahaleginean jaso du), eta Xiker Larrea beasaindarrak 200 kiloko errektangular zaharrarekin (bigarren ahaleginean). Hirurak pozik itzuliko dira Goierrira, helburua beteta.