2024/5/25

Zegama-Aizkorri 2024

Txiki geratu da Zegama, sutan dago Zegama

Jendetza ikaragarria dago Zegaman dagoeneko. Aparkalekuak furgonetaz beteta, eta gaur arratsaldean ibilgailuak Zeraingo bidegurutzeraino daude aparkatuta. Eskolako patioa sutan jarri dute Top Ten korrikalariek. Zalantzan dago Sara Alonsoren parte hartzea.

Goierriko harri jasotzaileek lortu dute helburua

Xabier Aranburu ‘Guzta’, Gari Garmendia eta Xiker Larrea Aiako probalekuan izan dira, marka berriak lortzeko helburuarekin. Hirurek lortu dute jarritako helburua. Joseba Ostolaza Harri Eskolak antolatutako saioa da.

Eskaladaren eta mendiaren festa

Xabier Ormazabal mendi festa egiten ari dira gaur egun osoan Urretxuko Gernikako Arbola Plazan. Eskalatzeko aukera izan dute haur, gazte zein helduek. Paella jan herrikoia egin dute plazan. Iluntzean, Xabier Ormazabal bekaren irabazlea jakingo da.

Zaldibiako mendi lasterketa

Hiru goierritar Zaldibiako mendi lasterketako podiumetan

Lasterketa luzea Lara Estebanez legazpiarrak eta Walther Becerrak irabazi dute. Motza, berriz, Dani Lopez de Mendigurenek eta Maite Etxezarretak. Motzeko bi podiumetako hirugarren koska Laida Elizegi zaldibiarrak eta Julen Balerdi idiazabaldarrak bete dute. Proba motzeko lehenengo bi neskek Zaldibiako mendi lasterketako errekorra hautsi dute.

Altamiratarren patatak

Altamira auzo elkarteak patatak errioxar erara prestatu eta bazkaldu dituzte. Festa giroa du Altamiran.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa