Hiru goierritar Zaldibiako mendi lasterketako podiumetan
Lasterketa luzea Lara Estebanez legazpiarrak eta Walther Becerrak irabazi dute. Motza, berriz, Dani Lopez de Mendigurenek eta Maite Etxezarretak. Motzeko bi podiumetako hirugarren koska Laida Elizegi zaldibiarrak eta Julen Balerdi idiazabaldarrak bete dute. Proba motzeko lehenengo bi neskek Zaldibiako mendi lasterketako errekorra hautsi dute.
Zaldibiako mendi lasterketarik jendetsuena jokatu da gaur goizean, eguraldi dotorea lagun izan dutela. Guztira 370 lasterkarik parte hartu dute bi lasterketetan (28 eta 15 km), kanpotarrak asko. Eta bi probetan, sekula baino emakumezko gehiago, denera 46 da. Goierriko Koparako puntuagarria izan da.
Trail lasterketa
Trail distantzia luzeko proba 09:00etan hasi dute 155 korrikalariek (28 km, 1.950 m+). Ondorengo ibilbidea osatu behar izan dute Aralarren barrena: Plaza, Olakosai, Ausa Gaztelu (901m), Alotza, Ganbo Txiki (1.377), Ganbo (1.412), Uarrain (1.344), Oiduegi, Errekonta, Olakosai, plaza. Sei anoa + helm. Korrikalariak. 155. Esprint motza Hasiera. 09:30. Luzera. 15 km, 1.000 m+ Ibilbidea. Plaza, Olakosai, Ausa Gaztelu (901m), Errekonta, Olakosai, plaza. Podiumak horrela geratu dira:
Gizonezkoak:
- Walther Becerra (Sestao). 2:33:11.
- Jokin Etxabe (Bergara). 2.35.16.
- Beñat Etxabe (Bergara). 2:36:40.
Emakumezkoak:
- Lara Estebanez (Legazpi). 3:17:10.
- Leire Olazabal (Deba). 3:28:35.
- Nerea Amilibia (Zarautz). 3:31:28.
Motza
Lasterketa motzeko 215 korrikalariak ordu erdi beranduago irten dira, 09:30ean, Zaldibiako plazatik eta Ausa Gaztelura arteko joan-etorria egin dute (15 km, 1.000 m+). Lehenengo bi emakumezkoek, Maite Etxezarretak eta Maria Ordoñezek, iazko errekorra hobetu dute eta hirugarrenak, Laida Elizegik, Zaldibiako errekorra hautsi du. Podiumak horrela geratu dira:
Gizonezkoak:
- Dani Lopez de Mendiguren (Ullibarri, Araba). 1:14:31.
- Aitor Blanco (Txantrea). 1:15:38.
- Julen Balerdi (Idiazabal). 1:17:37.
Emakumezkoak:
- Maite Etxezarreta (Azpeitia). 1:24:30.
- Maria Ordoñez (Iruñea). 1:26:15.
- Laida Elizegi (Zaldibia). 1:29:40.
Goierri Kopako sprint distantzian lider diren Jon Rodriguez ordiziarra eta Maider Unanue lazkaotarra laugarren postuan sartu dira helmugan.
Bi erronka
28 eta 15 kilometro egitea gutxi ez, eta antolatzaileek beste bi erronka jarri dizkie korrikalariei. Batetik, Olakosaitik Gaztelu puntara azkarren igotzen diren gizonezko eta emakumezko korrikalariek sari bana jaso dute, Kixkurgunen otordua. Lasterketa motzean bigarren postua lortu duen Maria Ordonez iruindarra izan da Gaztelura azkarren iritsi dena emakumezkoetan (20:46) eta gizonezkoetan, lasterketa luzean bigarren postuan iritsi den Jokin Etxabe bergararra (18:27).
Eta bestetik, Euskaberren laguntzarekin, arrautzaren proba: plazatik Gaztelu gainera eskuan hautsi gabe igotzen dutenen artean zozketa egin dute. Oparitzat, Euskaberrek urte guztirako arrautzak emango dizkio. 139 korrikalarik hartu dute arrautza eskuan lasterketaren hasieran eta 116 iritsi dira puskatu gabe. Euskaberrekoek zozketa egin dute eta irabazlea, 102 dortsala duen Koldo Barberena hondarribiarra izan da.